Zezen plazarako sarrerak

INAUTERIAK 2017. ZEZEN PLAZARAKO SARREREN SALMENTA

  1. Sarreren % 70 internet bidez, otsailaren 13ko 16:00etatik aurrera, sarrerak agortu arte. Hemen dituzu aukera guztietarako sarbide zuzenak.

    OSTEGUN GIZENA TENDIDUA ZALDUNITA TENDIDUA ASTELENITA TENDIDUA ASTEARTITA TENDIDUA
    OSTEGUN GIZENA HARMAILA / GRADA ZALDUNITA HARMAILA / GRADA   ASTEARTITA HARMAILA / GRADA
  2. Sarreren % 25 Leidorreko leihatilan (6 postu) otsailaren 20an eta 21ean, 16:00etatik 20:00etara, edo sarrerak agortu arte.

  3. Sarreren % 5 zezen plazako leihatilan, 15:00etatik aurrera, ikuskizun egunean:

  4. Ostegun Gizena – 2017/02/23
  5. Zaldunita – 2017/02/26
  6. Astelenita – 2017/02/27
  7. Asteartita – 2017/02/28

 

Prezioak honako hauek izango dira:

Lekua

Internet

Leihatilan

TENDIDUA

2,18 €

2,00 €

HARMAILA

2,18 €

2,00 €

PALKOA (2,5 €/pertsonako)

 

30,00 €

 

  • Tendiduko eta harmailako sarrerak ateka sailkatuta egongo dira

  • Bai leihatilan eta bai internet bidez, bakoitzak aldiero gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu.

  • Erositako sarrerak, internet bidez nahiz leihatilan, ezingo dira ez itzuli, ez aldatu.

  • Astelenitako harmailako sarrerak ez dira salgai jarriko, harmaila osoa aisialdi taldeentzat baita.

 

 

PALKOETARAKO ZOZKETA publikoa izango da, otsailaren 10ean, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Izen-emateak Kultur Etxeko bulegoan egingo dira, otsailaren 6tik 9ra, biak barne, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da 12 lagunez osatutako zerrenda betetzea ondorengo datuekin: izena eta 2 abizen eta NAN zenbakia. Bete beharreko orria sarean ere egongo da: www.tolosa.eus/inauteriak

 

Zerrenda ezberdinetan izen bera azalduz gero, zerrenda horiek guztiak zozketatik kanpo geratuko dira.