Kartel lehiaketa

Laugarrenez antolatu du lehiaketa Tolosako Udalak. Kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da, eta irabazleak 500 euro eskuratuko ditu.

Honako baldintza hauek dira bete beharrekoak:

  • Sanjoanak 2017 / TOLOSA izango da kartel guztietan agertuko den testua.
  • Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute.
  • Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa.
  • Kolorea eta teknika aukerakoa.
  • Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
  • Kartelaren atzean egileak adina eta leloa zehaztu beharko ditu, eta kartazal batean izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko ditu. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua eta egilearen adina.

Maiatzaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak Antonio Maria Labaien kultur etxean, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

Epaimahaia Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak izendatuko du. Lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean epaile taldeak aukeratutako sail bat jendaurrean erakutsiko da, Antonio Maria Labaien kultur etxeko aretoan. Aukeratutako lan hauen artetik aterako da irabazlea, herritarren botoek erabakita. Botoak kultur etxean bertan edo tolosa.eus web orrialdean eman ahalko dira.

Oinarriak osotasunean www.tolosa.eus -en (atxikita*).

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.