Gailuen mailegua

Hitzorduak

Tolosako Udal Liburutegiak liburu elektronikoen irakurgailuak eta DVD erreproduzigailuak jartzen ditu erabiltzaileen esku maileguan eramateko.

Liburu elektronikoen irakurgailuak 

Ondorengo irakurgailuak eraman daitezke etxera maileguan:

Irakurgailu modeloa Kopurua
Bq Cervantes 4
SPC Dickens Light Pro 1
Kobo Libra 2 1

Liburutegiak irakurgailua hutsik ematen du maileguan, eta erabiltzaileak deskargatu beharko du nahi duen liburua irakurgailura. Horretarako, eLiburutegia plataforman agertzen den Laguntza atala irakurtzea gomendatzen dugu. Laguntza behar baduzu, kontsultatu liburutegian eta eskatu hitzordu bat prozesua gauzatzeko. Gainera, liburutegian irakurgailua kargatu ahal izateko ordenagailu bat izango duzu.

DVD erreproduzigailuak 

DVDak ikusteko bi gailu (Sony BDP-S3700) egongo dira mailegagarri. Erreproduzigailua hauetaz osatzen da:

  • Erreproduzigailua
  • HDMI kable bat
  • Mandoa (pilekin)
  • Korronterako kablea (bi alez osatua)
  • Erabiltzeko eskuliburua

Erreproduzigailua mailegatu zen modu berean itzuliko da, osagai bakoitza dagokion moduan sartuta eta mandoari pilak kenduta.

Gailuak mailegatzeko arauak eta baldintzak

Gailuen mailegua egiteko ondorengo arau eta baldintzak bete beharko dira, eta arau horiek onartzen dituzula dioen dokumentua sinatu beharko duzu.

  • Erabiltzailea 18 urtetik gorakoa izatea eta liburutegiko edo EIPSeko (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) edozein liburutegiko bazkide izatea.
  • Maileguaren iraupena:
  • Liburu elektronikoen irakurgailuak: 3 aste (21 egun), mailegua luzatzeko aukerarik gabe.
  • DVD erreproduzigailuak: astebete (7 egun), mailegua beste astebetez luzatzeko aukerarekin.
  • Pertsona bakoitzeko gailu bakarra mailegatuko da.
  • Gailuaren erantzukizun osoa erabiltzaileak izango du, eta maileguak dirauen bitartean gailua gordetzeaz eta zaintzeaz arduratuko da.
  • Gailuak arazoren bat badauka edo gaizki funtzionatzen badu, berehala eman beharko zaio horren berri liburutegiari.
  • Erabiltzaileak ezin izango ditu aldatu gailuaren aplikazioak eta osagaiak.
  • Gailua ezin izango zaio utzi beste pertsona bati.
  • Gailua modu egokian erabiliko da, egoera onean itzul dadin liburutegira.
  • Liburutegia ez da izango agian gailuetan geratuko diren datu pertsonalen eta euren gaineko erabileraren erantzule.
  • Gailuak aurrez aurre entregatuko dira (ezin dira itzuli postontzian), eman diren osagarri guztiekin (adib., pilak, kableak…).

GALTZEAK EDO HONDATZEAK

  • Gailua galdu edo hondatuko balitz, liburutegiak erabakiko du nola ordezkatu galera hori.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA