Datuen babesa

Hitzordua
Informazio gehiago

Datu babesari buruzko informazio gehigarria:

 

Kontrakoa adierazi ezean, Tolosako Udala da bere datuen tratamenduaren arduraduna. Udalaren eta burutzen duen jardueraren inguruko informazio gehiago aurkituko duzu (www.tolosa.eus).

Telefonoz, posta elektronikoz, gutunez edo aurrez aurre jar zaitezke gurekin harremanetan. Hau da gure posta-helbidea:

 

Tolosako Udala

Plaza Zaharra z/g

P.K: 20400

Tolosa (Gipuzkoa)

Herritarrentzako arreta telefonoa: 943 65 44 66

Helbide elektronikoa: dbdelegatua@tolosa.eus

Zein da Datuen Babesaren ordezkaria?

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, dbdelegatua@tolosa.eus helbidera mezu bat bidaliz edo gure posta-helbidera gutun bat bidaliz.

Zein dira zure eskubideak zure datuak utzi dizkiguzunean?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak (DBLO-EDB) datu pertsonalen gaineko zenbait eskubide ematen dizkiete interesdunei. Hona hemen eskubide horiek: Eskubide horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitza legitimatzen duen oinarri juridikoaren araberakoa izango da, eta doan gauzatuko da.

Udalarekin harremanetan jarriz balia ditzakezu eskubideak, NANaren edo identifikazio-agiri analogoaren fotokopiarekin batera honako helbide honetara idatziz:

Tolosako Udala
Plaza
Zaharra z/g
P.K: 20400
Tolosa (Gipuzkoa)

Eskubide horiek baliatzeko eskaera jaso ondoren, ebazpena emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) erreklama dezakezu www.avpd.euskadi.eus.

Hemen aurkituko duzu eskubide horiei buruzko informazio gehiago (eskubideak egikaritzea).

SARRERA ESKUBIDEA

Eskubide horrek ahalmena ematen dizu zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakiteko eta, hala bada, datu horiek ikusteko eskubidea izateko. Eskubide hori baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ez baitira erabilgarri.

Tramitearen xehetasunak

ZUZENTZE ESKUBIDEA

Eskubide horrek ahalmena ematen dizu erabiltzen ditugun eta okerrak diren zure datu pertsonalen zuzenketa eskatzeko. Zure ustez osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea ere baduzu.

Tramitearen xehetasunak

EZABATZEKO ESKUBIDEA

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko, DBEOren 17. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.

Tramitearen xehetasunak

TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA

Eskubide horrek aukera ematen dizu zure datuen tratamendua DBEOren 18. artikuluak jasotzen dituen egoera jakin batzuetan mugatzeko eskatzeko.

Tramitearen xehetasunak

AURKA EGITEKO ESKUBIDEA

Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, baldin eta tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilak egitea barne.

Tramitearen xehetasunak

Zein kasutan adieraziko ditugu zure datuak?

Inola ere ez dizkiegu datuak hirugarrenei lagako aldez aurretik jakinarazi gabe eta behar den oinarri legitimatzailea izan gabe.

Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu, eta, horretarako, datu pertsonalak eskuratu behar izaten ditugu. Enpresa horiekin sinatu ditugu tratamenduaren arduradun-kontratuak, DBEOaren eta EDB-DBLOren xedapenak betetzen dituztenak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituzten datuak tratatzen dituztela, ez dituztela inoiz erabiltzen baimendu ez dizkiegun helburuetarako, eta datu horiek ez dizkietela lagako hirugarren enpresei eta/edo administrazioei. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak ezartzeko eskatzen diegu. Indarrean dauden datuen babesari buruzko

xedapenak betetzen dituztela bermatzen diguten enpresa eta erakundeekin soilik kontratatzen dugu.

Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan, hainbat administrazio publikori datuak lagatzeko legezko betebeharra dugu, lege horiek ematen dizkiguten botere publikoez baliatzeko.

Kontuzkoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.

Zein segurtasun neurri aplikatzen ditugu Datuen Tratamenduan?

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).

TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

Tolosako Udalaren Pribatatasun politika eta Tratamendu Jardueren Erregistroa,  Udalak egiten duen datu pertsonalen tratamendu bakoitzaren informazio zehatza .

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA