Gabonetako argiak pizteko ekitaldiaren segidan, abenduaren 5ean, Nafarroa etorbidearen inaugurazioa

Tolosako Udala
2017/12/02 | Hirigintza azpiegiturak

Astearte honetan, abenduak 5, iluntzeko 20:15ean, gabonetako argiteriaren piztuerarekin batera (19:30etan Gaztelako atean), Nafarroa Etorbideko berritze lanetan egindako obren inaugurazioa ekitaldia izango da Correos dagoen eraikinaren inguruan.

Musika Eskolako akordeoi taldearen soinuak, Udaberri Taldeko dantzak eta Gorrotxategiko txokolate beroak gozatuko dute ospakizuna.

Nahi duen orori bertaratzeko gonbita luzatzen dio Udalak.