Konpartsekin bilera irekia, asteazkenean, urtarrilak 24

Tolosako Udala
2024/01/22 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Bilera horretan azalduko dira, besteak beste, Ferialekuaren erabileraren nondik-norakoak, diru laguntzak eskatzeko egin beharreko izapideak edota  elkarbizitza eta musika bolumenaren arauak. 
  • Bilera 19:30ean izango da Kultur Etxean eta konpartsa bakoitzeko ordezkari bat bertaratzea nahikoa da.

 

Datorren asteazkenean, urtarrilak 24, bilera irekia egingo du Udalak plataformadun eta plataforma gabeko konpartsa txikiekin. 

Bileraren helburua da konpartsen bueltan dauden hainbat gairen inguruko azalpenak ematea: Ferialekuaren erabilera, diru laguntzak eskatzeko egin beharreko izapideak edota musikaren bolumenari eta elkarbizitzari loturiko arauak, besteak beste. 

Bilera 19:30ean hasiko da Kultur Etxean eta deialdia irekia bada ere, konpartsa bakoitzeko ordezkari bana gerturatuz gero, nahikoa izango da.