San Blas auzoko jaiak, hurrengo asteburuan

Tolosako Udala
2024/01/23 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Otsailaren 2tik 4ra ospatuko dira jaiak, Emendek Arraun Elkarteak antolatuta: disko festa, haur jolasak, toka lehiaketa, bertsolariak…
  • San Blas erroskilak erosteko aukera ere izango da.

 

Hurrengo asteburuan, hau da, otsailaren 2tik 4ra bitartean, San Blas jai giroan murgilduko da auzoko festak ospatzeko. Emendek Arraun Elkarteak antolatu ditu jaiak, ekintza eta ekitaldi hainbatekin, haur, gazte zein helduei zuzenduta. 

Urtero legez, San Blas erroskilak erosteko aukera ere izango dute bertaratzen diren guztiek. Emendeken eskutik, txorizo egosi pintxoak eta edatekoak ere izango dira.

San Blas auzoko jaien egitaraua

Ostirala, otsailak 2

18:00 - Txupinazoa

18:30 - Disko-festa

Larunbata, otsailak 3

11:00 - Meza hildako auzoko eta bazkideen alde

12:00 - Haur jolasak

12:30 - Toka lehiaketa, auzotarrentzat eta elkarte-kideentzat

13:00 - Trikitixa Elustondo anai-arrebekin

19:00 - Trikitixa Elustondo anai-arrebekin

Igandea, otsailak 4

09:00 - Txistulariak, Tolosako Udalak eskainia

09:30 - Diana, Konponezinak txarangaren eskutik

12:00 - Aizkolariak: Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain

12:45 - Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi

18:00 - Bertsolarien bigarren saioa

18:45 - Trikitixa Elustondo anai-arrebekin