Bedaioko azoka berezia ospatuko da igandean (azaroak 5) eta autobus zerbitzuak eskainiko dira bertaratzeko

Tolosako Udala
2023/11/02 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Asteburuko azokan, besteak beste, bertako baserriko animaliak, barazkiak, esnekiak eta eskulanak izango dira aukeran

 

Igande honetan, azaroaren 5ean Bedaioko azoka berezia egingo da eta bertako baserriko animaliak, barazkiak, esnekiak, eztia, eskulanak, gozoak… izango dira aukeran. Oso azoka bertakoa eta goxoa izaten da, mimo handiarekin prestatua. Bedaiotar guztiek (haur, gazte zein heldu) hartzen dute parte ekimenean. Herritar guztiei bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi zaie eta Tolosako Udalak autobus zerbitzu berezia jarriko du azokara joan ahal izateko. 

Autobusaren ordutegia eta geltokiak

Tolosatik Bedaiora joateko bi autobus zerbitzu eskainiko dira eta Bedaiotik Tolosara joateko, beste bi. Ordutegi eta geltokiak ondokoak izango dira: 

Tolosa-Bedaio

1. zerbitzua: 

10:45ean Tolosako San Frantziskoko geltokian

11:00etan Alegin, eskoletako geltokian

11:10etan Ugarte Bedaioruntz. 

2. zerbitzua: 

12:00etan Tolosako San Frantziskoko geltokian

12:15ean Alegin, eskoletako geltokian

12:25ean Ugarte Bedaioruntz

Bedaio-Tolosa

1. zerbitzua: 

13:00etan Bedaioko eliz plazatik aterako da dagozkion geldiunea eginez, Ugarte-Alegi eta Tolosa (San Frantzisko)

2. zerbitzua: 

13:45ean Bedaioko eliz plazatik aterako da dagozkion geldiuneak eginez, Ugarte-Alegi eta Tolosa (San Frantzisko)