Zabalik dago Bertako Haragien Azokan postuak jartzeko eskaerak egiteko epea

Tolosako Udala
2024/04/09 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Maiatzaren 2tik 5era opatuko da Bertako Haragien Azoka eta, tartean, ekoizleen produktuen azoka eta Zumarditxikiko Foodtruck gunea izango dira.
  • Bi kasuetan postuak jarriz parte hartzeko eskaera epea zabalik dago apirilaren 21a bitarte, eta UDATEn edota telematikoki egin ditzakete interesdunek.  

 

Maiatza iristearekin batera ospatu ohi da Tolosako azoka berezien egutegiko bigarren hitzordua: haragian zentratzen dena, alegia. Maiatzaren 2tik 5era ospatuko da aurten, eta haragi mota ugari ezagutzeko eta dastatzeko aukera eskainiko du.

Aurtengo xehetasunak aurrerago azalduko diren arren, bada berrikuntza nagusi bat: bertako haragien eta ekoizleen azoka egingo da aurten Trianguloan, maiatzaren 4an, larunbatez.

Inguruko ekoizleen produktuak ezagutzeko azoka izango da, besteak beste, behiki, zaldiki, txerriki, oilaki edota ahatekiak.

Horrez gain, Zumarditxikian festa gunea ere izango da, eta food truck postuak izango dira, haragi mota ezberdinekin osatutako jakiak dastatu ahal izateko.

Hain zuzen, bi espazio horietan postuak jartzeko eskaerak egiteko epea zabalik da jada, datorren apirilaren 21a bitarte. Zumarditxikian food truck-a jarri edota Bertako Haragien Azokan parte hartu nahi dutenek aurrez eskabidea egin beharko dute UDATEn edota telematikoki, udal erregistroaren bitartez. Informazio gehigarria, bete beharreko baldintzak eta eskaera orriak eskuragarri daude udal webgunean.