Nafarroa etorbideko eraberritzearen amaierako lanen ondorioz trafiko aldaketak ostegun honetan

Tolosako Udala
2017/11/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Nafarroa etorbideko eraberritze lanengatik trafiko aldaketa ugari izaten ari dira. Ostegun honetarako, azaroak 16, honakoa aurreikusten da :

Oria kalea eta Nafarroa etorbidea trafikoari erabat itxita egongo dira. Ondorioz:

  • Pedro de Tolosa – Oria bidegurutzea trafikoari itxita egongo da.

Kaleko garaje guztietarako sarbidea Zubi Berritik izango da, Laskorain – Lizardi – Zumalakarregi - Gudari kaletik (iñauterietan bezalaxe).

  • Autobusak:

    • Zezen Plazako bus geralekua Pedro de Tolosa kalean mantentzen da

    • Nafarroa-Telefonikako bus geralekua Agaramundun mantentzen da.

Herritar, eta bereziki bizilagunek, edozein zalantza edo arazoren aurrean Udaltzaingora jo dezakete, ondorengo telefonora deituz: 943 67 58 58 edo udaltzainburuzagitza@tolosa.eus-era idatzi.