Hizkuntza aholkuak

  • Karroza, konpartsa edo dena delakoan jendearen ikusgai jarri behar duzuna euskaraz jarri edota elebietan euskarari lehentasuna emanda (handiagoa, goian...)
  • Ahoz esan beharrekoa euskaraz edota elebietan adierazi, bigarren aukera eginez gero euskaraz lehendabizi.
  • Musika jarri behar izanez gero gogoan izan euskarazko musika egokia izan badela gaur egun.
  • Txarangen musika pieza gehienak euskarazko letra badute edota euskarazkoa ere badute, hortaz, kantatu euskaraz. Adibidez, Baila Negraren letra doakizue segidan: MUGI MUGI  (Baila negra)

 

Mugi, mugi gorputz hori

gogotsu

zure dantzak

jartzen nau dantzan

berdín zait gorria izan,

horia, zuria edo beltzarana.

 

Dantzan hasitakoan

dantzan hasitakoan

nahiz ta gorriak ikusi

ez gara gorritzen

txantxo azpian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA