Zaindu!

BotilTZAR edo BotilTXAR

  1. Zuk, zure erritmoa. Denok desberdinak gara; nork bere erritmoa du. Erritmorik gabekook ere bagaude!
  2. Erabili edalontzia . “Litroak” egiten badituzu, zure neurria bilatzeko, kontatu zenbat edalontzi edan dituzun.
  3. Edan ura. Aje gutxiago izateko, ez ahaztu alkoholik gabeko likidoak edaten.
  4. Jan. Gorputzak jana behar du ahulaldia ez etortzeko.
  5. Nahasketak egitekotan, kontuan hartu: beste drogekin nahastuta,  zeharo aldatu daitezke bere efektuak.
  6. Erabilitakoa jaso. Hurrengorako txukun utzi erabilitako tokia.
  7. Errespetuz jokatu. Alkohola edateak ez dizu baimena ematen besteak errespeturik gabe tratatzeko.
  8. Kontuan hartu: gazte baten garunean kalte handiagoa egiten du alkoholak.
  9. Ligatzea. Aitzurtuta bazaude, are eta zailagoa izango zaizu.
  10. Erabili garraio publikoak. Bizikleta hartu behar baduzu, ez ahaztu ibilgailu bat dela.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA