Administrazio epe guztiak etenda geratu dira sektore publiko osoan, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma egoera deklaratzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenari jarraituz.
Etete-epea, martxoaren 14tik dago indarrean.
Errege Dekretua -edo haren luzapenak, halakorik bada- indargabetzen denean, etendako epeak zenbatzen jarraituko dira.
Hala ere, Alarma Egoeraren ondorioz egin beharreko izapide guztiak, eta, funtsezko zerbitzuekin lotura dutenak, izapidetzen ari dira udalean modu elektronikoan.