2014 Azaroak 25

Azaroaren 25a, 'Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna' dela eta, Tolosako udalak Bilgune Feministarekin batera zenbait ekimen antolatu ditu, indarkeria sexistako adierazpen ororen aurka daudela adierazteko.

AZAROAREN 22an, larunbata

12:00etan: Flashmoba:

Honekin lortu nahi duguna dan, heziketa eta jolasa uztartuz, emakumeek jasaten duten indarkeria matxistaren kontra mobilizatzea eta sentsibilizatzea, baita  emakumeen jabekuntzaren aldeko jarrera adieraztea ere. Azken finean, biolentziaren kontrako jarrera aktiboa izatea.

Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen, Bizipoza lanaren baitan kokatzen den “Bi gerezi gorri”-ren abestia aukeratu dugu, era erraz eta pedagogikoan aniztasun sexuala aldarrikatzen duelako. Maialen Lujanbiok egin du letra, Xabier Zabalak musika, eta Donostiako Gazte Orkestra Sinfonikoak interpretatu.

Koreografia, Katixa Pereak, Udaberri Dantza Taldeak (Iñigo Irurzun, Oinatz Martínez, Miren Izagirre eta Irati Artutxa) eta Lorena Ortiz de Zaratek diseinatu dute. Flashmoba, Pirritx eta Julen Telleriak aurkeztuko dute.  Flashmoban parte hartu nahi dutenek kamiseta txuria eraman behar dute soinean.


12:45ean: Batukada Feministaren emanaldia: Tolosako Jabetze Eskolako ikasleek eskainiko dute emanaldia eta bide batez, jarraian egingo den manifestazioa girotuko dute.  

13:00etan: Manifestazioa, “Autodefentsa feministaz lehertu” lelopean, Bilgune Feministak deituta.

AZAROAREN 25ean, asteartea

19:00etan: Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean “Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde” lelopean.
 
AZAROAREN 29AN, larunbata

BELDUR BARIK TOPAKETA UROLA-GARAIAN
Topaketaren egitaraua
Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean
16:00: Autobusen helduera Zumarragara eta ongi etorria
16:30: Ikastaroak:
Gure gorputza jabe: hilekoa bizitzeko moduak
Desiraren laborategia
Autodefentsa feminista
Rap feminista
19:30: Kalejira
20:00: Luntxa
20:30: Urretxun, Labeaga Areto Nagusian, sari banaketa
22:15: Urretxutik autobusen irteera
Doako autobusak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik aterako dira.  
TOLOSATIK AUTOBUSA ATERAKO DA. Egun batzuk lehenago komunikabideen bidez, sare sozialetatik, eta Udalaren ohiko bideetatik (web orria, facebook, twitter...) jakinaraziko da Tolosatik aterako den autobusaren inguruko informazioa. Autobusean izena emateko: jarrera@beldurbarik.org eta berdintasuna@tolosakoudala.net edo 943-67.03 83 telefonora deitu.

BELDUR BARIK LEHIAKETAKO HERRIKO BOZKETAN PARTE HARTZEKO:
Iaz bezala, aurten ere aukera dago Herri bozkaketan parte hartzeko. Epea: bihar, azaroak 21 ostirala, goizeko 08:00etan zabalduko da eta azaroaren 25ean, asteartea, gaueko 23:59ean itxi.

ABENDUAREN 19an, ostirala
20:00etan: Hi, haiz, hi! Jaialdia TOPICen, Tolosako ikastetxeko Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleekin antolatutako ekimena.