2016 San Joanak

Ez da... ez! Da... ezetz! Uler dezazun: Ez da... ez!

More koloreak eskumuturrak koloreztatuko ditu kuadrilen egunetik aurrera, bazkariarekin batera banatuko baitira aurten berdintasun sailak egin dituen Ez da ...ez! pultsera moreak eta Joka Sano pegatinak. Gainera herrian zehar dauden panel informatiboetan kartelak jarriko dira erasoren bat jasaten duen emakume orok nora jo behar duen jakin dezan.

Maite Ruiz de Eguilaz Berdintasun zinegotziak azpimarratu duenez, “errespetuan eta berdintasunean” oinarritutako jaiak aldarrikatu nahi dituzte kanpaina honekin. Hori finkatzeko, hiru lan ildo definitu ditu Tolosako Udaleko Berdintasun sailak:

  • Kanpainaren leloa daramaten pultserak banatuko dira kuadrilla egunean. Moreak, letra txuriekin. Ez da... ez! leloaren ondoan emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinboloa bihurtu den zirkuloa dago.1.500 pultsera banatuko dira gazteen artean kuadrillen eguneko bazkarian.
  • Bestalde Joka Sano pegatinak ere banatuko dira Kuadrila egunean.
  • Banaketa hauetako ardura bazkariaren antolakuntzakoek hartu dute eta bere jarrera benetan eskertzekoa da.
  • Eta azkenik, herrian zehar dauden paneletan kartelak jarriko dira. Protokolo Mahaian adostutako proposamena da eta karteletan eraso sexista baten aurrean nora jo agertzen da, eta baita, gertaera mikromatxistaren bat, hau da, gizonaren eta emakumearen arteko desberdintasunak islatzen dituzten jokabideak komentatzeko, helbide elektroniko bat.