2014 Inauteriak

Hitzordua
Informazio gehiago

Emakume eta gizonek festaz berdin gozatzea izan behar dugu helburu.

Egun horietan ere etxeko erantzukizunak eta zaintze lanak elkar-banatu behar ditugu eta ez dadila egon txokorik gizonei bakarrik erreserbaturik.

Jai giroan indarkeria matxista agertzeko arriskua egoten da eta askotan horiek justifikatzeko alkoholaren edo bestelako drogen eraginpean izan direla jartzen da aitzakia gisara.

Arrazoi horrengatik gonbidatzen zaitugu hausnarketa bat egitera festen gainean, espazio horiek berdintasunezko espazio bihurtu daitezen.

Horrela bada, eta ez bestela, aterako gara emakume gehiago Tolosa kale, plaza eta txosnetara, festak askatasunez bizitzera, disfrutatzera, gozatzera, usaintzera...

Izan zaitez zeure buruaren jabe, eta GOZATU!              

Inauterietan joka sano, eta ondo pasa,  pasa gabe!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA