2017 Inauteriak

Berdintasun sailetik, Tolosak, EZETZ! Kanpainari jarraipena emango zaio, eta hainbat esparrutan eragingo da: Herritarrei, Tolosak, Ezetz! dioten pultserak eta Joka Sano pegatinak banatuko zaizkie. Herriko merkatari eta ostalariei Tolosak Ezetz! Kartelak helaraziko zaizkie eta paneletan eraso sexista baten aurrean zein telefono zenbakitara jo zehaztuko duten kartelak ezarriko dira. Aipatu ere, protokolo berezi bat definitu duela Tolosako Udalak, eraso sexista bat jazoz gero, era azkarrean eta koordinatuan erantzuna izan dezan. Eta gainera, ohiko eran, karroza berdinzaleena ere sarituko da aurten.