Udako hilabeteetan haur sahararrak hartzeko harrera-familiak lortzeko deia egin dute
2019/03/15 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
'Oporrak Bakean: 2 familia ditut, bata Saharan eta bestea Euskal Herrian' programaren baitan, 20 harrera-familia lortzearen helburua ezarri dute eskualdeko Udalek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak; une honetan 9k eman dute izena. Udalen eta elkartearen bitartez eskura daiteke harrera-familia izatearen informazio gehiago.