Tolosak eskualdeko ospitale publiko berrirako Plan Funtzionala jaso du
2023/05/12 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo erregistratu zuen udaletxean eskualdeko ospitale berrirako egindako Plan Funtzionala.
Eskualdeko premietara egokitutako ospitalea aurreikusten du planak: ospitalizazio medikurako 50 ohe eta beste 20 oheko ospitalizazio-unitate bat susperraldirako eta egonaldi ertainerako, Tolosaldeko beharrizanak gaindituz, Donostia ESIko ohe-mota horien beharrei ere irteera emateko, kirurgia txikia eta kirurgia handi anbulatorioa, 24 orduko larrialdi zerbitzua eta 18 espezialitate, ospitale berriko zerbitzu-zorrora txertatuz zerbitzu berriak: Osasun Mentala eta Tokoginekologia.