San Frantzisko pasealekuko eta Araba etorbideko zuhaitz-txorkoak berrituko ditu Udalak mugikortasuna hobetzeko
2018/07/20 | Urbanismo, infraestructuras
300 zuhaitzen txorkoei eragingo die esku-hartzeak eta inguruko zintarri eta zoladuraren pitzadurak ere konponduko dira. Helburu nagusia da mugikortasuna erraztu eta segurtatzea, herriaren eta kaleen itxura hobetzeaz gainera, estropezu eta erorketak ekidinez. Lanek hilabete irautea dago aurreikusia eta berau burutzeko, 48.000 euroko (BEZ barne) aurrekontua ezarri da.