Bi irteera, hiru mintegi, ikastaro bat eta liburu baten aurkezpena antolatu ditu Tolosako Biodibertsitate Guneak, ekaina bitartean

Tolosako Udala
2024/04/11 | Ingurumena
  • Horrekin batera, NATolosa aldizkariaren ale berria ere argitaratu da, besteak beste, Tolosaldeko bide sareetan harrapatutako fauna basatiaren jarraipena egiteko abian dagoen herritarren zientzia proiektuaren inguruko informazioarekin. 

 

Tolosako parkeetan hegaztien kantua ezagutzeko irteerarekin abiatu zuen atzo Biodibertsitate Guneak, ekainera arteko egitaraua. Ordura arte beste bi irteera, 3 mintegi, ikastaro bat eta liburu baten aurkezpena jasotzen ditu. Ekintza guztiak tolosar ororentzat irekiak dira eta helburu dute, biodibertsitatearen jasangarritasunaren bidean urrats bat gehiago emateko, tolosarren ezagutza zabaltzea. 

Egitarau osoa

  • Apirilak 17 | 18:00 | Antxon Bandres Txokoa | Liburuaren aurkezpena: Rutas para observar aves en Euskal Herria’, Jose Maria Fernandez eta Jonathan Rubinesen eskutik. 

  • Apirilak 24 | 18:00 | Antxon Bandres Txokoa | Mintegia: Biodibertsitatearen gordatzaileak. Hazi-Bankua.

  • Maiatzak 1 | 9:00 | Dama Berdea | Irteera: Leitzaran ibaia babestutako biotopo. 

  • Maiatzak 15 | 18:00 | Antxon Bandres Txokoa | Mintegia: Gipuzkoako anfibioak III. 

  • Maiatzak 29| 18:00 | Antxon Bandres Txokoa | Ikastaroa: Ornitologiaren hastapenak (sarraskijaleak). 

  • Ekainak 5 | 18:00 | Antxon Bandres Txokoa | Mintegia: Orkideak.

  • Ekainak 9 | 9:00 | Dama Berdea | Irteera:  Aralar parke naturala. Ausa Gaztelu. 

NATolosa aldizkariaren 3. alea

Ekaina bitarteko ekintzekin batera, Tolosako Biodibertsitate Guneak NATolosa aldizkariaren 3. alea argitaratu berri du, ingurumenari eta biodibertsitateari loturiko gaiak jorratzeko. 

Ale honek Biodibertsitate Guneak bi urteotan egindako ibilbidearen eta jarduera eta ekintza esanguratsuenen laburpena egiten du, sarrera modura. Horrez gain, Idoia Biurrun botanikari eta landare-ekologia adituari eginiko elkarrizketa ere jasotzen du, larre eta belardien kontserbazioa eta dinamika naturala hizpide hartuta, baita armiarmen inguruko artikulu bat ere. 

Herritarren zientzia proiektua

Biodibertsitate Guneak Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren jarraipena eta monitorizazioa egiteko abian duen herritarren zientzia proiektuaren berri ere ematen du. Lankidetza proiektu bat da eta aurrera eramateko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. 

Bi fasetan garatzea dago aurreikusita. Lehen fasea jada martxan da eta abendura bitartean luzatuko da. Denbora horretan, herritarren parte hartze, inplikazio eta lankidetzari esker, Tolosaldean harrapatutako faunari buruzko datuak jasoko dira. Bigarren fasea, 2025ean zehar garatuko da eta kasu honetan, harrapatutako faunari buruzko datuak hartu eta hainbat transekzio egingo dira, ibilgailuan edo oinez egin ohi diren joan-etorriak aprobetxatuz. Horietan, detektatutako animaliak erregistratuko dira, ondoren aztertzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA