Irati Lacunza kirolari tolosarrak brontzezko plaka du Usabal kiroldegiaren atarian

Tolosako Udala
2024/01/30 | Kirolak
  • 2023ko Kirol Galako Sari Nagusia irabazi ostean, bere kirol-ibilbidea eta jasotako lorpen guztiak aitortzeko brontzezko plaka eskaini dio Tolosako Udalak kiroldegiko atarian.

 

Irati Lacunzak bere izena daraman brontzezko plaka du jada Usabal Kiroldegiaren atarian. 2023ko Kirol Galako kirolari onenaren saria eta Sari Nagusia jaso zituen hegats igerilariak, eta gaur arratsaldean jarri da bere omenezko plaka.

Lacunzak ibilbide luze eta oparoa du hegats igeriketa munduan eta, hain zuzen, ibilbide hori eta azken urteotan jasotako lorpen guztiak aitortzeko, jarri dio udalak bere izena daraman plaka. 

Munduko txapeldunordea da 400 eskafandra modalitatean eta 6. postua lortu zuen 2022ko munduko txapelketa absolutuan, 400 metroko proban. Horrez gain, Europako selekziorako ere hautatu izan dute. 

Igarondo Urpekoak taldeko kidea da Lacunza, eta gainerako taldekideek ohorezko pasilloa egin diote, hegatsak eskutan hartuta. Ondoren, Udaberri Dantza Taldeak agurra dantzatu dio. Andu Martinez de Rituerto alkateak ere esker hitzak eskaini dizkio: «Sakrifizio asko dago lortu duzunaren atzean, eta emaitzari baino, egindako bide horri eman behar zaio balioa. Gainera, oihartzun gutxiago duen kirol minorizatu bati ikusgarritasuna ematea ere lortu duzu, Igarondo Urpekoak osatzen duten gainerako taldekideekin batera».

Hala, Xabier Fernandez, Armando Roca, Kepa Caballero, Edurne Pasaban, Xabi Alonso, Joseba Rojo, Unai Arroyo, Imanol Rojo eta Irene Caminosek osatutako zerrendara gehituko da Irati Lacunza.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA