Olentzaroren Basoa bisitatzeko sarrerak eskuragarri izango dira azaroaren 24tik aurrera
2023/11/17 | Kultura, Gazteria, Jaiak
- Elosegi Parkean abenduaren 16tik 22ra izango da bertaratzeko aukera, arratsaldero, ordubete iraungo duen ibilaldi antzeztuaren bitartez
- Bi urtetik gorako aurrek 5 euroko sarrera ordaindu beharko dute eta jasotako dirua Amillubi proiekturako bideratuko dute Zumardia Elkarteak eta Tolosako Udalak