Palkoen zozketa

ZEZEN PLAZA. INAUTERIETAKO PALKOEN ZOZKETA 2017

 

Nola salduko dira?

  • Interesa dutenen artean zozketa egingo da.

  • Izen-ematea Kultur Etxean egingo da, otsailaren 6tik 9ra, biak barne, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  • Zozketa publikoa izango da, otsailaren 10ean, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan.

Zozketaren nondik norakoa:

  • Zaldunita, Astelenita eta Asteartitako palkoak zozketatuko dira.

  • Aukera berdintasuna bermatzeko, pertsona batek egun bakoitzerako palko bakarra baino ez du erosterik izango. Zozketarako izena ematerakoan, palkoan egongo diren 12 lagunen izen-abizenak eta NAN zenbakia eman beharko dira. Zozketan talde osoa batera sartuko da eta zerrendako lehena taldeko ordezkaria izango da. Talde guztia zozketatik kanpo geratuko da baldin eta:

  • Hamabi lagunen datu guztiak azaltzen ez badira.

  • Emandako datuak zuzenak ez badira.

  • Datu bera talde bat baino gehiagotan badago.

  • Aukera berdintasunaren kontrako jokabidea atzematen bada.

  • Zozketan talde bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio. Horrela, 1 zenbakia duena lehenengoa izango da nahi dituen palkoak erosi ahal izateko, 2 zenbakia duena bigarrena eta horrela palkoak bukatzen diren arte.

  • Talde bakoitzak egun bakoitzeko palko bakarra erosi ahal izango du, alegia, gehienez hiru palko erosi ahal izango ditu; bat egun bakoitzeko.

  • Palkoak osorik erosi behar dira. Alegia, palkoa zatiezina da, 12 sarrera erosi behar dira.

  • Palkoak zozketa une berean jaso eta eskudirutan ordaindu behar dira. Palko batek 30 € balio ditu (2,50 € x 12).

  • Zozketaren ondoren palkoren bat saldu gabe gelditzen bada, gainerako sarrerekin batera salduko da. Sarrera horiek banaka saldu ahal izango dira.

  • Zozketa garaian sortu daitezkeen gorabeherak bertan egongo den udal ordezkariak konponduko ditu.