Udal Musika Eskola eta Tolosako Musika Banda

Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskola

Kokapena: Gorosabel eraikina – Rondilla kalea 34B – 20400 TOLOSA

Telefonoa: 943651593

Helbide elektronikoa: musika@tolosa.eus

Bulegoko ordutegia: 10:00-13:00

 

Musika ikasteak ondoko alderdiak garatzen ditu:

GAITASUNAK

  • Herria eta bere historia ezagutzea.

  • Adimen gaitasuna eta trebetasunak (ulermena, oroimena, entzumena eta analisia, laburpena, norberaren eta besteen ebaluazioa, konparaketa eta lotura egitea...)

  • Arazoei konponbidea bilatzeko eta abstrakziorako gaitasuna.

  • Irudimena eta sormena.

JARRERAK

  • Afektibitatea era egokian adieraztea.

  • Ahalegina, arreta, ordena eta diziplina.

BALOREAK

  • Sentikortasuna

  • Zentzu kritikoa eta estetika

PSIKOMOTRIZITATEA

  • Mugimenduen koordinazioa.

  • Norberaren gorputzaren ezaguera.

  • Dinamika orokorraren koordinazioa.

  • Ikusmena, entzumena eta ukimenaren koordinazioa.

ZER IKASI?

  • Instrumentu bat jotzen eta taldean musika egiten.

  • Profesionalki musika ikasteko prestakuntzak (kontserbatorio eta goi-mailako musika ikastegietarako sarrera-probak).

NOIZ IKASI?

  • 4, 5 edo 6 urterekin jolasean musika barneratzen.

  • 7 urterekin (2. Lehen Hezkuntza) musika irakurtzen, eta instrumentua jotzen
    8-9 edo gehiagorekin.

  • Helduak (talde bereziak)

 

TOLOSAKO MUSIKA BANDA

Helbide elektronikoa: tolosamb@gmail.com

Telefonoa:  636993993