Tolosak ‘Dendatu’ ekimena aurkeztu du, Gipuzkoako saltokietarako autodiagnostiko-erreminta
2022/11/10 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Ekimenaren helburua da saltokiek beren posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzea etorkizun jasangarri baten aurrean. Establezimendu bakoitzean lortutako diagnostikoa lehen urratsa izango da ekonomia zirkularreko irizpideetan duen egoera ezagutzeko eta trantsizio ekologikoa erraztuko duten eguneroko praktikan aldaketak egiten hasteko.