5 aste iraungo dute Elosegi Parkeko begiralekua eraberritzeko lanek
2018/09/21 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
Astelehenean hasi ziren lanak, irailak 17. Dorre begiralekuan zentratuko dira hasitako obrak: egungo izaera oktogonala mantenduko du, bigarren solairuan azerozko pergola batek estaliko duen begiraleku bat eraikiz. 72.500 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak, BEZ barne.