Olentzeroren etorrera dela eta, Rondilla kalea itxita igande honetan
2017/12/22 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat 12:15etik 21:00etara. Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki). TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.