Hiribusa erabiltzeko txartel zaharraren erabilera martxoak 31 arte luzatuko da
2023/01/20 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
2022ko abendutik, Mugi txartela erabili daiteke Tolosako hiribusean, eta hasiera batean, ordura arteko txartel zaharrak urtarrilean baliogabetuko baziren ere, oraindik erabiltzaile guztiek Mugi txartela jaso ez dutenez, Udalak erabaki du martxoak 31 arte luzatzea txartel zaharra erabiltzeko aukera.