Herrian salatutako sexu erasoaren aurkako elkarretaratzea bihar

Tolosako Udala
2022/07/10 | Berdintasuna
  • Bihar, uztailak 11, astelehena, elkarretaratzea egingo da Plaza Zaharrean arratsaldeko 19:00etan asteburuan gertatutako eraso sexista salatzeko. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die Udalak.

 

Asteburuan herrian gertatutako sexu erasoaren aurrean, biktima artatzeko protokoloa martxan jarri du Udalak eta gertaera salatzeko eta gaitzesteko elkarretaratzea deitu du.

Protokolo Mahaian dauden zerbitzuak (Ertzaintza, Osakidetza, Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Berdintasun saila eta Udaltzaingoa eta GFAko Larrialdietako Zerbitzua) gertatutakoari erantzuna eta jarraipena ematen ari dira, emakumeari behar duen laguntza emateko.

Udalak erasoa jasan duen emakumearen esku jarri ditu baliabide guztiak eta behar duen laguntza psikologikoa eta juridikoa, pertsona erasotua babestu eta arretarik egokiena emateko, bere intimitatea eta borondatea hasiera-hasieratik errespetatuz.

Gertaera salatzeko eta eraso sexista irmoki gaitzesteko bihar, uztailak 11, astelehena elkarretaratzea egingo da Plaza Zaharrean arratsaldeko 19:00etan.

Udalak horrelako gertaeren aurka lanean jarraitzeko konpromiso irmoa azaldu du eta herritarrak animatu ditu elkarretaratzean parte hartzera, publikoki emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria sexistaren aurkako jarrera azaltzeko, indarkeria sexista desagerrarazteko behar beharrezkoa delako gizarte osoaren inplikazioa.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA