Aitzol Udal Euskaltegiaren bigarren matrikulaldia zabalik

Tolosako Udala
2022/01/24 | Euskara eta Hezkuntza
  • Urtarrilaren 28ra bitarte eman daiteke izena aldez aurretik osatuta dauden taldeetan.

 

Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak bigarren matrikulazio epea zabaldu du, euskara ikasi nahi duten pertsonei izena emateko aukera berri bat emateko. Urtarrilaren 28ra bitarte eman daiteke izena aldez aurretik osatuta dauden taldeetan, eta plazak mugatuak dira.

Izena emateko aurrez aurre bertaratu behar da euskaltegira, goizez 9:00etatik 13:00etara edo arratsaldez 16:00etatik 19:00etara. Informazio gehiagorako 943 65 10 06 telefonora deitu behar da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA