Flandriako ikasleak Tolosan, Orixe BHIko ikasleekin elkartrukean

Tolosako Udala
2018/02/28 | Euskara eta Hezkuntza

Aldaketa klimatikoa eta jasangarritasunaren bueltako erronka lokalak izango dituzte hizpide Tolosan burutuko duten astebeteko egonaldian. Hasi berria den proiektua da eta Flandriako Menen herriko 16 ikaslek eta Orixe institutuko beste hainbeste izango dira lehen parte-hartzaileak.

Patxi Amantegi, Tolosako alkateordeak egin die harrera ofiziala Tolosako Udalean. Igandean, otsailak 25, iritsi ziren Tolosara eta datorren larunbaterarte luzatuko dute estantzia, martxoak 3. Gure ingurua ezagutu, Orixeko ikasketa plangintzan parte hartu eta gaiarekin lotutako hainbat zentro eta enpresa bisitatuko dituzte. Tolosako ikasleak, trukean, Menen hirira bidaiatuko dute apirilaren 14tik 21era.

Amantegik Tolosaz disfrutatzeko gonbita luzatu die eta lantzen ari diren proiektuaren balioa jarri nahi izan du mahai gainean: “Osatzen dugun komunitatearentzat baliagarria izango da ziur, zuek ere, gaztetatik kontzientzia hartu eta gaia hedatzeko gai izango baitzarete. Guztion ardurapeko arazoa da”. Tolosako Udala ere, Agenda 21 programaren bitartez, Klima aldaketaren gaia ari da jorratzen herriko gaztetxoekin. “Ikasi noski, baina gaitasunak hobetzea eta gure ikastetxeen nazioartekotzea ardatz positiboa da ere: beste herrialde batzuetako kideekin hartu-emana izan, kultura eta tradizio ezberdinei buruz jakin, bizitzeko era ezberdinez jabetu. Finean, ikuspegia zabaltzeko beta ematen dute honelako ekimenek, horrek dakarren aberastasunarekin”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA