Herrikide ikastetxearekin elkartrukean etorritako poloniar ikasleei harrera egin die Udalak

Tolosako Udala
2017/10/24 | Euskara eta Hezkuntza

Ikasle polakoak ditu aste honetan Herrikide ikastetxeak bere geletan. 12-17 urte bitarteko 50 bat ikasle eta irakasle etorri dira Tolosara Herrikide ikastetxearekin duten harremana medio. Ohiko klaseetan hartuko dute parte, Tolosaldeko txoko ezberdinak bisitatu eta gureak ditugun ekintza ezberdinak burutzeaz gain. Elkartrukaketa egin dute eta Tolosako ikasleak 2018ko Aste Santuan joanen dira Poloniara. Olatz Peon Ormazabal alkateak egin die harrera Udaleko areto nagusian, eta ongi etorri hitzen ondoren, gozatu eta gozarazi tolosaldea bideoa baliatuz, Tolosako txokoen azaleko ikuspegi bat jaso dute. Atzo, urriak 22, iritsi ziren eta iganderarte, urriak 29, egongo dira gurean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA