Tolosako merkataritzan eta enpresetan euskara sustatzeko diru-laguntza lerroak zabaldu ditu Udalak

Tolosako Udala
2018/07/03 | Euskara eta Hezkuntza
  • Errotuluak euskaratzeko eta enpresetan euskara planak bultzatzea dute helburu Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Departamentuak egindako deialdiek.

  • Edozein zalantza argitzeko, Euskara sailera (Plaza Zaharra 6) bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu, edota euskara@tolosa.eus-era idatzi.

Tolosako Udalak bertako enpresetan zein establezimendu komertzialetan euskara sustatzeko bi diru-laguntza lerro zabaldu ditu: zehazki, errotuluak euskaratzekoa eta enpresetan euskara planak bultzatzeari dagokiona.

Lehenegoaren kasuan, establezimenduaren kanpoko errotuluak eta hizkuntza paisaia euskaraz jartzea bultzatzea du helburu. Funts horrekin, euskara hutsean idatzitako errotulu berriaren %50a ordainduko dio Udalak eskatzaileari, 450 euroko mugapean. Diru-laguntza establezimenduaren fatxadan jarritako errotulu nagusiarengatik emango da, nahiz eta, establezimenduaren hizkuntza paisaia finko eta aldakorrak (erakusleihoa, toldoa, barruko oharrak, prezioak...) euskaraz ere egon behar duen diru-laguntza jaso ahal izateko. Eskaria errotulu nagusia jarri ondorengo 90 egunen barruan egin behar da. Iaz guztira, eskatutako baldintza guztiak bete zituzten 3 establezimendu lagundu ziren, 820 euroko ekarpenarekin.

Bigarren lerroa enpresetan euskara erabiltzeko planak sustatzeari dagokio. Diru-laguntza eskuratzeko eskaera aurkeztu behar da abenduaren 1a baino lehen. Gehienezko diru-laguntza plana burutzeko izandako gastuen % 50 artekoa izango da, 3.000 euroko mugapean.

Edozein zalantza argitzeko, Euskara sailera (Plaza Zaharra 6) bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu, edota euskara@tolosa.eus-era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA