Uztaritzeko udal ordezkariak Tolosan

Tolosako Udala
2018/02/27 | Euskara eta Hezkuntza

{0>El objeto del proyecto es mejorar y facilitar la vía peatonal y la circulación entre los barrios de Amarotz y Berazubi, ya que ese es el recorrido más utilizado por los vecinos y vecinas de Amarotz para desplazarse al centro urbano.<}0{>S

Tolosa-Uztaritze senidetzean are gehiago sakonduz, Uztaritzeko udal ordezkariak Tolosara bertaratu ziren pasaden larunbatean, otsailak 24, hainbat gai jorratzeko lan bilera aitzakiatzat hartuta. Bi udalen hirigintza eta alor ekonomiko-finantzarioa izan zituzten hizpide. Uztaritzeko alkatea eta 6 zinegotzi batu ziren Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabal eta korporazioko ordezkariekin. Senidetzearen baitako 2018ko bileretako lehena izan zen larunbatekoa. Hurrengoa Uztaritzen izango da.

Tolosako eta Ustaritzeko udalek 1989an sinatu zuten senidetze hitzarmena, bi herrien arteko lotura bake eta adiskidetasunean sendotzeko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko arlo desberdinetan.

Hitzarmenak urte batzuk egin ditu dagoeneko, eta bi udalek komenigarritzat jo dute hitzarmen hori gaur egungo errealitatera egokitzea, Euskal Herriko lurraldeen lankidetza eta kohesioa oinarritzat hartuz, biztanleen arteko harremanak sendotzeko, gure herriko errealitate ezberdinak ulertzeko eta ideiak, esperientziak zein proiektuak sustatzeko bi herrien artean. Funtsean, bi herrien arteko harreman anaikorrak mantentzeko xedea du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA