Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu iñauterietarako

Tolosako Udala
2019/02/01 | Giza baliabideak
  • Lan-egunak martxoaren 4a, igandea; 5a, astelehena eta 6a, asteartea, dira eta Udaltzaingoarekin batera jardungo dute.
  • Interesdunek eskaera orria www.tolosa.eus -en eta Udaten eskuratu ahal izango dute (Plaza Zaharra) eta Udaletxean bertan aurkeztu behar dute 2019ko otsailaren 12ko 13:00ak baino lehen.

Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu 2019ko iñauterietan Udaltzaingoarekin batera jarduteko; zehazki, martxoaren 4an, igandea; 5ean, astelehena eta 6rako, asteartea.

Interesdunek eskaera orria www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Bulegoan eskuratu ahal izango dute (Plaza Zaharra) eta Udaletxean bertan aurkeztu behar dute 2019ko otsailaren 12ko 13:00ak baino lehen.

Bete beharreko baldintzak dira 16 urte beteta izatea eta eskolan graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko euskara jakitea ere beharrezkoa da, eta maila ziurtatzeko Udaleko Euskarako Zerbitzu Teknikoak frogak egingo ditu otsailaren 19an. Tolosako Udaletxean izango dira frogak. Aurkeztutako norbaitek 2. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa badu, ez du euskarazko proba egin beharrik izango.

Oinarriak, osotasunean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan kontsulta daitezke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA