Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu inauterietarako

Tolosako Udala
2020/01/31 | Giza baliabideak
  • Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orria eta informazioa Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan (UDATE) edo udalaren webgunean eskuratu daiteke. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 5ean, 13:00etan, bukatzen da.

 

Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu 2020ko inauterietan Udaltzaingoarekin batera jarduteko; zehazki, otsailaren 23, igandea; 24, astelehena; eta 25erako, asteartea.

Interesdunek eskaera orria www.tolosa.eus helbidean eta Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Bulegoan (UDATE) eskuratu ahal izango dute (Plaza Zaharra 6-A) eta Udaletxean bertan aurkeztu behar dute 2020ko otsailaren 5eko 13:00ak baino lehen.

Bete beharreko baldintzak dira 16 urte beteta izatea eta eskolan graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko euskara jakitea ere beharrezkoa izango da.

Oinarriak, osotasunean, www.tolosa.eus helbidean eta Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan kontsulta daitezke.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA