Berazubi Estadioko argiteria konpontzeko lanak abian, bart lapurreta saiakera izan ostean

Tolosako Udala
2023/08/30 | Hirigintza azpiegiturak
  • Eraikinetako eta argi-dorreetako argindar sistema hondatu dute lapurrek, instalazioen zati handi bat argindarrik gabe utziz.
  • Ertzaintza eta Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari dira; teknikarien lehen balorazioaren arabera, konponketa lanek hilabeteko iraupena izan lezakete.

 

Berazubi Estadioko eraikinetako eta argi-dorreetako argindarraren kableak lapurtzeko saiakera izan da, gaur goizaldean. Argiteria sistemaren zati handi bat hondatu dute eta, ondorioz, argindarrik eta ur berorik gabe daude instalazioaren barruko espazio gehienak.

Goizeko lehen ordutik lanean dira teknikariak, sortutako kalteak neurtzeko eta konponketa lanak martxan jartzeko. Lehen balorazioaren arabera, lanak hilabeteko iraupena izatera iritsi daitezke. 

Gertatutakoa ikertzen

Udalak eta eraikina kudeatzen duen enpresak dagoeneko jarri dute gertakarien inguruko salaketa, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak abiatu dituzte jazotakoa argitzeko ikerketak. 

Hain zuzen, gisa honetako beste bi lapurretaren berri eman dute azken egunotan Donostian: Herreran eta Cesar Benito futbol zelaian.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA