Leitza kalea oinezkoentzako itxiko da, segurtasunagatik, eraikin bateko fatxadan pitzadurak mugitu eta gero

Tolosako Udala
2024/02/02 | Hirigintza azpiegiturak

Aroztegieta kaleko 19. zenbakiko eraikinaren fatxadan, iparraldeko horman, aurrez zeuden pitzadura batzuk mugitu egin dira.

Bizilagunen deia jaso bezain pronto udal teknikariak egoera aztertzera gerturatu dira. Lehen azterketak eginda, bizitza normala egiten jarraitu ahal izango dute bizilagunek, eta errefortzu batzuk jarriko zaizkio eraikinari. Baina bien bitartean, eta hormaren zati edo txintxorren bat kalera eror litekeela ikusita, segurtasunagatik Leitza kalearen zati bat itxiko da erabilera orokorrerako.

Inguruan dauden ezkaratza eta establezimenduetara doazenek sarbidea erabilgarri izango dute, baina Aroztegieta kaletik Errementari kalera ezingo da joan.

Gainera, bihar, Kalderero eguna izanik, jende asko espero da Tolosan. Hori dela eta, inguru horretan arduraz jokatzeko dei egiten du udalak.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA