Hondartza bolei txapelketa eta Riverline jaialdia, aste honetan

Tolosako Udala
2023/08/29 | Kirolak
  • Gaur eta larunbata bitartean jokatuko da, Plaza Berrian, XIII. Hondartza Bolei Txapelketa, 32 talderen parte hartzearekin.
  • Ostegunetik igandera txapelketak ez ezik, tailerrak, hitzaldiak, erakusltaldiak eta musika emanaldiak ere izango dira Riverline Jaialdiaren barruan.


Kirolari lotutako bi hitzordu berezi izango dira, aste honetan, Tolosan: batetik, XIII. Hondartza Bolei Txapelketa Mistoa; bestetik, Oria ibaiaren gainean egiten den Riverline jaialdia.

Hondartza Bolei Txapelketa Mistoa

Iraila hasierako hitzordu finko bihurtu da Tolobolei elkarteak antolatzen duen hondartza bolei txapelketa, egunero-egunero jende ugari erakarriz. 

Gaur, asteartea, emango zaio hasiera lehiari, 32 talderen parte hartzearekin. Plazaz plaza txandatuz ibili ohi da txapelketa, eta hurrenkera horri jarraituz, aurten Plaza Berrian egitea egokitu da. 

Larunbatera bitarte egunero jokatuko dira partidak, 16:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, goizetik hasiko dira norgehiagokak, 09:00etatik aurrera. 15:30etik aurrera final zortzirenak jokatuko dira, eta ondobidean, 19:00ak aldera erabakiko da nor izango den txapelduna. Ordutegi eta emaitzak Tolobolei elkartearen sare sozialetan izango dira ikusgai.


Argazkia: Tolobolei

Riverline Jaialdia

Orekarien festarekin bat egingo du bolei txapelketak, ostegunetik igandera Riverline Jaialdia ere ospatuko baita, Zerkausiaren inguruan. 

Oria ibaiaren gainean oreka ariketak egiteko aukera ez ezik, lehiaketa, tailerrak, hitzaldiak, erakustaldiak, musika emanaldiak eta bazkari bat ere antolatu dituzte aurtengo ediziorako. Hauxe da egitaraua:

 

Osteguna, abuztuak 31
16:00. Izen-ematea eta soken irekiera
20:30. Soken itxiera

Ostirala, irailak 1
09:00. Izen-ematea eta soken irekiera
10:30. Tela tailerra
18:00. Slack tailerra, edonorentzat
20:00. Hitzaldiak
20:30. Soken itxiera

​Larunbata, irailak 2
09:00. Soken irekiera
11:00. Speedline txapelketa
12:00. Acroyoga
17:00. Freestyle erakustaldia
20:00. Showa
​20:30. Soken itxiera
22:00. Musika emanaldia

Igandea, irailak 3
09:00. Soken irekiera
09:00. Yoga tailerra
11:00. Trickline txapelketa
13:30. Soken itxiera
14:00. Bazkaria
15:30. Sari banaketa eta talde argazkia

Informazio gehiago: https://orekatolosa.wixsite.com/oreka/riverline


Argazkia: Oreka Tolosa

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA