Kirol instalazioen zerbitzua mantentzeko, emakida kontratuaren ezohiko luzapena

Tolosako Udala
2022/04/11 | Kirolak
  • Esleipen berria abiarazita zegoela, lehiaketara aurkeztutako enpresetako batek, Kirolzer enpresak, kontratuei buruzko errekurtso berezia jarri zuen KEAOn eta ondorioz, esleipena etenda geratu da eta kontratu berria ezin da gauzatu.
  • Gauzak horrela, ebazpena jaso bitartean kirol instalazioak zabalik mantentzeko kirol instalazioen kudeaketa integralerako kontratuaren ezohiko luzapena egitea onartu du Udalbatzak gehiengoz Ezohiko Osoko Bilkuran. 

 

Ostiralean, ezohiko Osoko Bilkura ospatu zen kirol instalazioen kudeaketa integralaren emakida-kontratuaren ezohiko luzapena egiteko.

Izan ere, martxoaren 31n amaitzen zen indarrean zegoen kontratua eta beraz, beharrezkoa zen esleipen berria egitea. Legezko prozedura jarritu ondoren, otsaileko Osoko Bilkuran BPXPORT enpresari esleitu zion Tolosako Udalak kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzu emakida berria, lizitazioan puntuaziorik altuena lortu izangatik (10 urterako eta urteko 120.000 euroko kanonarekin).

Martxoaren 28n, (indarrean zegoen kontratua amaitu baino 3 egun lehenago),lehikaetara aurkeztutako enpresetako batek, Kirolzer enpresak kontratuei buruzko erreskurtso berezia jarri zuen KEAOn. Ondorioz, esleipena etenda geratu da eta kontratu berria ezin da formalizatu. KEAOn ebazpena jaso bitartean, beraz, BPXPORT enpresa ezin da zerbitzua ematen hasi.

Horregatik, herritarrei eskainitako zerbitzua mantententzeko aukera guztiak aztertu ondoren (zuzeneko kudeaketa, prozedura negoziatu bidezko kontratazioa, kontratuaren luzapena...), aukera bideragarri bakarra luzapena egitea zela ondorioztatu zuten udal sail ezberdinek,beste aukerek instalazioen itxiera ekarriko luketeelako kudeaketaren transferentziaren konplexutasunagatik edota plegu berriak egitea eta azterketa ekonomikoa egitea beharrezkoa izango litzatekeelako.Gauzak horrela, Kirolzerren kontratuaren ezohiko luzapena egitea onartu zuen Ezohiko Osoko Bilkuran udaltzalbatzak gehiengo osoz, EAJ-PNVren 7 botoekin, PSE-EEren aldeko botoarekin, eta EH Bilduko zinegotzi baten aldeko botoarekin.

Ondorengo puntuak onartu zituen udalbatzak:

  1. Lehena.- 2022ko apirilaren 7rako ez-ohiko eta presako osoko bilkura deitzea Tolosako udal-instalazioen kudeaketa integralaren emakida-kontratua luzatzeko.
  2. Bigarrena.- Luzapena atzeraeraginez onartzea 2022ko apirilaren 1etik eta emakidaren kontratu berria formalizatzen den bitartean.
  3. Hirugarrena.- Luzapena egun kirol-instalazioak kudeatzen dituen KIROLZER, S.L. enpresarekin formalizatzea.
  4. Laugarrena.- Luzapenean emakida arautu duten pleguak erabiltzea eta ondorioz, kontratuaren prezioa, urteko kanona, kanon aldagarria eta jatorrizko kontratuaren beste alderdi guztiak modu berean mantentzea.
  5. Bosgarrena.- Luzapen honen ondorioz, enpresa kontratistak ezin izango du inolako kalte-ordainik edo kontratuaren berrorekarik eskatu.
  6. Seigarrena.- KIROLZER, S.L. enpresari luzapenaren berri ematea eta errekeritzea gehienez 15 eguneko epean kontratuaren luzapena formalizatzera bertaratu dadin.
  7. Zazpigarrena.- Luzapenaren formalizazio iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskadiko Kontratatzailearen Profilean argitaratzea.
  8. Zortzigarrena.- Luzapen honen oinarrizko datuak, Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroari jakinaraztea.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA