LABIaren neurrien ondotik, Inauteriak ospatzea erabaki du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Olatz Peon Ormazabal, alkatea: "osasun larrialdi egoera bertan behera utzita eta neurri nagusiak indargabetuta, Inauteriak ospatzea erabaki dugu, ezinezkoa izango da ohiko programazio osoarekin egitea, baina ahal den neurrian ekimenak gauzatzeko prestaketa lanetan hasi gara"

  • Eragileekin bilerak egingo dira datozen egunetan eta ondoren iragarriko da antolatutako egitaraua.

 

Otsailaren 14tik aurrera osasun larrialdi egoera bertan behera geratu eta egun indarrean dauden neurriak indargabetu egingo direla iragarri zuen atzo LABIk. Erabakiaren ondotik, inauteriak ospatzea erabaki du udalak eta eragileekin biltzeari ekin diote.

Datozen egunetan bilerak egingo dira eragile guzti-guztiekin: karrozak eta konpartsak, txarangak, aisialdi taldeak, txoznak... Eta guztiekin aztertuko da zein ekimen prestatzeko eta gauzatzeko aukera dagoen. Ondoren, inauterien aurretik, iragarriko da eragileekin batera antolatutako egitaraua.

Olatz Peon Ormazabal alkateak adierazi duenez momentuko osasun egoera eta neurriei erreparatuta erabaki zuen udalak inauteriak bertan behera uztea, "egoerak nabarmen egin du hobera eta osasun larrialdi egoera eta indarrean zeuden neurriak indargabetuta, inauteriak ospatzea erabaki dugu, ezinezkoa izango da ohiko programazio osoarekin egitea, baina ahalik eta ekimen gehienak berreskuratu eta antolatzeko prestaketa lanean hasita gaude".

Udaletik aurreratu dute Ostegun gizeneko txupinazoa egingo dela, baita Diana ere eta inauterietako kontzertuak ere izango direla kalean.

Edonola ere, egun batzuk barru iragarriko da egitaraua bere osotasunean, eragileekin bilerak egin eta prestaketa lan guztiak amaitu ostean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA