San Joan jaien inguruko azken xehetasunak zehazteko, Jai Batzordearen bilera, asteartean, maiatzak 14

Tolosako Udala
2024/05/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 19:00etan izango da, Kultur Etxean; egitarauaren zein baliabideen errepasoa eta San Joan jaien kartelaren aukeraketa egingo dira, besteak beste. 

 

Datorren asteartean, maiatzak 14, Tolosako Jai Batzordearen bigarren bilera egingo da, ekainean ospatuko diren San Joan jaien azken xehetasunak definitu eta zehazteko. 

Hala, jai egitarauaren eta baliabideen errepasoa egingo da: komunen beharrak, eragile bakoitzak izan ditzakeenak… Horrez gain, San Joan jaien kartelaren bozketa ere egingo da. 

Aurten, lehen aldiz, epaimahaiaren botoei Jai Batzordearen botoa gehituko zaie. Hortaz, bileran bost finalisten artean onena aukeratu ahal izango dute bertaratzen direnek, eta boto gehien jasotzen dituen kartelak izango du Jai Batzordearen botoa azken kontaketarako. 

Aipatutakoez haratago, bertaratzen direnen eskaera, behar edo proposamenak ere jasoko dira, ohiko moduan. Bilera 19:00etan hasiko da, Kultur Etxean eta herritar orori irekia izango da. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA