Ura eta berrikuntzak larunbatean azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/02/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Negu giroa asko luzatzen ari da aurten gurean. Baratza eta basoek urez gainezka jarraitzen dute, eta larunbata honetako giroa ere, bustia eta deserosoa izan zen. Ekoizleen esfortzuak ordea, gorenekoak dira; eskaintza oso zabala izan genuen, eta zenbait berrikuntza ere bai.

Alde batetik, aurtengo Iparraldeko lehenengo ardi gazta berria ikusi genuen, eta honen ondoren beste guztiak ere etorriko dira datozten asteetan. Gutxi balitz, postu berri bat ere: Jon Etxeberriaren eskaintza eta lana ezagutu ahal izan genuen. Bere erlauntzetan jasotako eztia eta eztikiak saltzen ditu Jonek; oso era zainduan biltzen ditu loraldi bakoitzeko eztiak, bereiztuta saldu ahal izateko.

Barazki zerrenda negu bukaerakoa. Oraindik barazki ona badago, batez ere negutegietan, baina dirudienez, udaberrikoa beste urteetan baino beranduxeago iritsiko da. Neguaren eragina nabarmena izaten ari da zalantzarik gabe.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA