Ura eta sua bateragarriak dira: hala egiaztatu da gaur HARAGIn, Tolosako Triangulo plazan egin diren erreki internazionalekin

Tolosako Udala
2023/05/20 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Florencia Abella, Felicitas Pizarro, Txomin Parrillak eta euren errekiek hartu dute gaur goizean Triangulo plaza. Bitartean Txuleta Tolosako estilora nola erretzen den ikasteko aukera izan dute SUA Espaziora bertaratutakoek.
  • Eguerditik gauera arte eskaintza gastronomikoa eta festa izango dira Foodtruck gunean. Bihar berriz, Euskadiko I. Hanburgesa Lehiaketa eta Txuleta Festa.

Parrilla usaina eta aterkiak izan dira nagusi gaur Tolosako kaleetan zehar. Jende andana hurbildu da Trianguloan egin den shoowcookingera, non Argentinako nahiz Euskal Herriko erreki bereziak dastatu ahal izan diren.

Esate baterako Florencia Abellak arandoiak txingar baxuan, hezurdun-bifea eta patatak tximitxurriarekin prestatu ditu; eta Felicitas Pizarrok Argentinan oso ezaguna den vacío deituriko saiheski kortea arto-kremarekin. Berezitsun modura, Txomin Parrillak bertako lau arrazetako behin erdi bana erre du burruntzira (horietako hiru galtzeko arriskuan), 15 orduz. Azken hau atzo arratsaldez hasi zen bere errekiarekin, eta aipatu duenez, “Euskal Herrian lehenengoz dastatu ahal izan da 4 arrazetako haragia batera” .

SUA espazioko ‘Txuleta Tolosako estilora’ egiteko ikastaroak ere arrakasta izan du Zumarditxikiko HARAGI Fest-eko karpa handian. 60 ikusle inguru hurbildu dira Miguel Cruz (Cárnicas Alejandro Goya), Iñaki Alava (Basque Culinary Center-eko irakaslea) eta Casa Juliáneko Gorrotxategi familiaren azalpenak entzutera. Ondoren txuleta hori dastatzeko aukera izan dute. Ikastarora hurbiltzeko tarterik izan ez duenak ere, txuleta hauek erosi ahal izan ditu familia nahiz lagunartean dastatzeko.

Eguerditik aurrera eta gauerdira arte HARAGI Festek bere programazioarekin jarraituko du. Atzo arrakasta handia izan bazuten ere, gaur eta bihar oraindik janaria banatzen arituko dira 8 foodtruck: AMA, La Pavoneta, Kemekomo, Cárnicas Goya + Mele Mele, Harakno, Basque Trück, Balerdipeko erleak eta Rafa Gorrotxategi. Eskaintza gastronomiko askotarikoa izango du, haragia beti protagonista gisa duela: hanburgesak, saltxitxak, enpanadak,  wrap-ak, etab.

Haragia maite duenak oraindik badu gozatzeko denbora. Eta giroa gustuko duen edonork ere ez luke galdu beharko: 3 kontzertu antolatu dira gaurko (Aria, Pasadena eta Muzak) eta beste bat biharko (Txaston Dixie Band).

Bihar berriz, Foodtruck gunearen azken orduekin batera, HARAGI topaketaren laugarren edizioa Euskadiko Hanburgesen I. Lehiaketarekin eta hainbeste itxarondako Zerkausiko Txuleta Festa bazkariarekin amaituko da. Azken honetarako tiketak agortuta daude; baina hanburgesak dastatzera emango direnez, jendea Zerkausira hurbiltzera animatu nahi da.

Egitarauaren berri jakiteko haragi.eus webgunea bisitatu daiteke uneoro, eta azken orduko aldaketarik balego @haragi_2023 Instagrameko profilean jakinaraziko genuke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA