Amaiur eta Emeterio Arreseko haur jolastokiak eraberritzeari ekin dio Udalak

Tolosako Udala
2023/01/11 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Zoruan konponketak egingo dira eta jolas elementuak berrituko dira haurrei jolaserako eremu egokiak eskaintzeko. Jarraian Urkizu eta Zuloagako haur jolastokiak berrituko dira.
  • 2023 urteko aurrekontuetan 200.000 euroko aurrekontua jasoa dago udalerriko hainbat jolasgune berritzen jarraitzeko helburuarekin.

 

Gabonen aurretik eraberritu ziren Plaza berriko eta San Esteban auzoko haur jolastokiak. Orain, Amaiur eta Emeterio Arreseko jolas eremuen txanda iritsi da.

Bi jolastokietako zoruetan konponketa lanak egingo dira eta jolas elementuak berrituko dira haurrei jolaserako eremu egokiak eta seguruak eskaintzeko helburuarekin.

Lan horiek amaitu ostean, Zuloagako eta Urkizuko landa-auzoko haur jolastokiak eraberritzeari ekingo dio Udalak.

2023an, 200.000 euro haur parkeak hobetzeko

2023ko aurrekontuetan 200.000 euroko diru partida jaso du udalak haur jolastokiak hobetu, berritu eta mota eta tamaina ezberdinetako parkeen eskaintza zabaltzeko. Tolosatzen aurrekontu parte hartzaileen prozesuan tolosarrek lehenetsitako egitasmoa izan da hau, horregatik,  herritarren eskariari erantzunez, lan horietara bideratutako ohiko aurrekontua bikoiztu egin du aurten udal gobernuak. 

Halaber, 2023an, Larramendi auzoan jolas eta kirol gunea sortzeko proiektua eta obra egingo dira (250.000 euro), Tolosako erdigunean pilota eta jolas-gune gisa erabiltzeko frontoi ireki-estalia sortzeko aukera aztertutako da eta patinajea modu seguruan praktikatzeko eremua sortzeko azterketa ere bai. Tolosatzen partaidetza prozesuan herritarrek lehenetsitako egitasmoak dira guztiak.

Paper Eskolako ekipamendua ere berrituta

Eusko Jaurlaritzaren, Don Bosco Lanbide Heziketako Zentro Integratu Publikoaren eta Tolosako Udalaren artean sinatutako hitzarmenaren baitan, eta auzoaren eskariari erantzunez, zentroko ikasle eta auzotarren erabilerarako, Paper Eskola alboko ekipamendua berritu du Udalak.

Zorua pintatu eta saskibaloiak eta futbolean aritzeko kirol eremua sortu da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA