Abisu horia, bihar, muturreko tenperatura maximoengatik

Tolosako Udala
2023/07/06 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du tenperatura altuak aurreikusten direla biharko eta, ondorioz, abisu-egoeran sartuko litzatekeela 1. eremua (kostaldea). Osasun Sailak Bero Plana aktibatzea gomendatu du, egoera horretarako aurreikusitako neurriak aplikatuz. Prebentzio gomendio hainbat helarazi ditu, batik bat talde zaurgarrienentzat.

 

Prebentzio-neurriak
 

A. DESHIDRATAZIOA SAIHESTU

  • Ura eta likidoak maiz edan, egarri izan arte itxaron gabe.

  • Saihestu kafeinadun edariak, alkoholdunak edo azukre asko dutenak. Ez dute egarria baretzen eta deshidratazioa errazten dute.

  • Entsaladen, barazkien eta fruten kontsumoa handitu, izerdiagatik galtzen diren gatz mineralak leheneratzeko.

  • Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak, berora egokitzea zailtzen baitute.

 

B. BEROTIK BABESTU

Kanpoan

  • Eguerdiko orduetan eguzkia saihestu. Ez jarri inoiz eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.

  • Eguzkitik babestu, kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitako krema erabiliz.

  • Erabili arropa arina, zabala eta izerditzen uzten duena.

  • Saihestu jarduera fisiko bizia bero handieneko orduetan. Jarduera goizeko lehen orduan edo arratsalde amaieran programatu. Zeharkaldiak edo mendi-ibiliak eginez gero, eguraldiaren iragarpena kontsultatu eta ur-hornidura nahikoa dela ziurtatu.

  • Osasun-langileekin kontsultatu tenperatura handiekin zerikusia duten eta ordubete baino gehiago luzatzen diren sintomak agertutakoan (ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa, zorabioa…).

Barruan

  • Bero gutxien egiten duten uneak aprobetxatu gelak aireztatzeko eta freskatzeko. Leihoak eta pertsianak itxita eduki tenperaturak altuak direnean.

  • Eguneko ordurik beroenetan, saihestu beroa sortzen duten makinak eta aparatuak erabiltzea.

  • Haizagailuak erabiltzeak barrualdeak freskatzen laguntzen du.

  • Bero handia nabaritzen bada, komeni da gorputza ur freskoarekin freskatzea, batez ere aurpegia eta eskuak.

 

C. PERTSONA ZAURGARRIAK ZAINDU:

  • Beroaren ondorioz edozein pertsonak arazoak izan ditzakeen arren, arreta berezia jarri behar zaie haurtxoei eta adingabeei, emakume haurdunei eta bular-emaileei, bai eta adineko pertsonei eta gaixotasunak dituztenei ere.

  • Inork ez du INOIZ geratu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, nahiz eta itzalpean egon; batez ere adingabeek, adinekoek edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek.

  • Adineko pertsonek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendekotasuna dutenek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; beraz, komenigarria da, gutxienez, egunean behin bisitatzea.

 

Beroaren aurkako Plana 2023

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA