Tolosatik Apattara daraman Zumain tunela itxi egingo da, abuztuaren 21etik 23ra, gauez

Tolosako Udala
2023/08/18 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Apatta eta Leaburura doan errepidea itxita egongo da hiru gauez, 22:00etatik 06:00etara, Zumain tuneleko argiak aldatzeko.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumain tunelaren barruko eta kanpoko argiak ordezkatzeko egingo dituen lanak direla eta, GI-2130 errepidea, Apatta industrialdera doana, itxi egingo da, astelehen honetatik aurrera, hiru gauez.

Lanak gaueko ordutegian egingo dira, eta, beraz, 22:00etatik 06:00etara bitarte itxiko dira. Abuztuaren 21etik 22rako gauean hasiko dira obrak, eta hiru gau iraungo dute, abuztuaren 23tik 24rako gauera arte.

Beraz, egun horietan eta ordu-tarte horretan, Ibarratik edo Belauntzatik joan beharko da Apatta, Leaburu edo Gaztelura.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA