Pedro Lopez tolosarrak 100 urte bete ditu

Tolosako Udala
2021/06/21 | Udate (HAZ-SAC)
  • Olatz Peon alkatea eta Patxi Amatengi zinegotzia berarekin izan ziren atzo goizean, eta tolosar guztien izenean zoriondu zuten.

 

100 urte bete zituen atzo Pedro Lopezek. 1921ean jaio zen atzoko egunez. Bizitako mendea ospatzeko urteurren berezian Olatz Peon alkatearen eta Patxi Amantegi zinegotziaren bisita jaso zuen atzo goizean, eta lore sorta oparitzeaz gain, tolosar guztien izenean zoriondu zuten. Urte askoan, Pedro!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA