Pepi Otermin Baldak 100 urte bete ditu

Tolosako Udala
2023/09/18 | Udate (HAZ-SAC)

Aralarko Malloen altzoan, Intzan (Nafarroa), jaio zen Pepi Otermin Balda, 1923ko irailaren 17an. Urte mordoa darama Tolosan bizitzen, nahiz eta aurrez eskualdeko beste herri batzuetan ere bizi izan den, Ibarran edo Gaztelun esaterako. 

Gisa honetako mendeurrenetan egin ohi den moduan, Andu Martinez de Rituerto alkatearen bisita jaso du eguerdian, eta lore sorta bat oparitu diote. 

Zorionak tolosar guztion izenean, Pepi!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA